'Etiliko.com' maskotaren altxaldiarekin hasiko dira Erretes Tudelako Jaiak, larunbatean

Erredakzioa 2016ko uzt. 19a, 11:04

Uztailaren 22tik 24ra bitartean ospatuko dira Erretes Tudelako Jaiak. Lehen egunean, baina, zaindariaren omenezko meza baino ez da egongo. Larunbata izango da egun nagusia: goizeko hamarretan hasiko da festa herriko jaietako maskota den 'Etiliko.com'-en altxaldiarekin.

Arratsaldean, berriz, Peñalba erronka egingo da, txirrindulari eta korrikalarien arteko norgehiagoka izango dena.

Uztailaren 22tik 24ra bitartean ospatuko dira Erretes Tudelako Jaiak. Lehen egunean, baina, zaindariaren omenezko meza baino ez da egongo. Larunbata izango da egun nagusia: goizeko hamarretan hasiko da festa herriko jaietako maskota den 'Etiliko.com'-en altxaldiarekin.

Arratsaldean, berriz, Peñalba erronka egingo da, txirrindulari eta korrikalarien arteko norgehiagoka izango dena.

Gaueko ordu txikietara arte luzatuko da jaia, 3:30etan egingo baita larunbateko azken ekintza: galtzontzilo eta kulero lasterketa.

Igandean ere egongo da zertaz gozatu: bermouth dantza eta herri bazkaria egongo dira, besteak beste. Arratsaldeko seietan amaituko da festa, 'Etiliko.com'-en erreketarekin.

 

EGITARAUA OSORIK

Uztailak 22, barikua

12:00 // Gure zaindariaren omenezko meza

Uztailak 23, zapatua

10:00 // Kohete-jaurtiketa eta kanpai-iraulketa jaien hasiera iragartzeko

'Etiliko.com' maskotaren altxaldia

10:00 // Patata tortila lehiaketa

11:00 // Puzgarriak

12:00 // Tortila onenari saria

12:00-15:30 // Galiziatik etorritako pulpeiroa

12:30 // Harri jasoketa Inaxio Perurenaren eskutik

13:30 // Igel-toka txapelketa

17:00 // Kalejira

18:00 // Puzgarriak eta umeentzako jolasak

18:30 // Peñalba erronka 2016

19:30-22:30 // Pulpeirorekin jarraitzen dugu

21:30 // Txorizoak eta odolosteak

21:30 // “Palabras mayores” rock taldea

22:30 // Mozorro lehiaketa

24:00 // DJ Festa disko-dantza

3:30 // Galtzontzilo eta kulero lasterketa

Txokolatada erraldoia

 

Uztailak 24, domeka

13:00 // Gure zaindariaren omenezko meza

14:00 // Bermouth dantza

15:00 // Herri bazkaria

18:00 // 'Etiliko.com' maskotaren erreketa

Azken traka eta jaien amaiera

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide