ira 14 Artziniega
Kuadrillek azken hitzordu bat zuten atzo Artziniegako Jaietan euren arteko lehiaketaren irabazlea nor izango zen erabakitzeko. Horrela, Bizindar taldearen erakustaldia amaitu bezain pronto, taldeak osatu eta bost proba izan zituzten kuadrillek euren indarra, erresistentzia eta abiadura baliatzeko.