Udalak Seme Kutun titulua kendu dio Miguel Primo de Riverari

Erredakzioa 2016ko mar. 11a, 10:12

Atzoko osoko bilkuran kendu zitzaion izendapena diktadoreari, EH Bilduren proposamenez. Emakumearen Eguneko adierazpen instituzionala ere onetsi zen, besteak beste.

Atzoko osoko bilkuran kendu zitzaion izendapena diktadoreari, EH Bilduren proposamenez. Emakumearen Eguneko adierazpen instituzionala ere onetsi zen, besteak beste.

1925eko azaroaren 3an Artziniegako Udalak Hiriko Seme Kutun titulua eman zitzaion Miguel Primo de Riverari, “arerio afrikarraren kontrako” gerran Axdir hiria hartu izanaren errekonozimendu gisa.

Laurogeita bat urte pasa dira atzo arratsaldean egindako bilkuran izendapen hori kendu arte. Udaleko talde politiko guztiak (EH Bildu, EAJ eta PP) aldeko botoa eman zuten.

Miguel Primo de Rivera direktorio militarreko buru izan zen 1923tik 1930era bitartean, monarkiaren eta botere kontserbadore gehienen babesarekin, bai eta Falangeko sortzaile José Antonio Primo de Riveraren aita.

Horretaz, gain, beste hainbat gai ere jorratu ziren herritar askoren presentzia izan zuen osoko bilkura batean, tartean Emakumearen Eguneko adierazpena, Dorreko hotela kudeatzeko kontratuaren egoera eta udaleko langileen 2016ko lan-baldintzen onespena. Azken horretan, EUDEL-en irizpideak jarraitu zituzten langileen egoera hobetzeko eta PPk aurka bozkatu zuen, Espainiako aurrekontu orokorren arauarekin bat ez datorrelako, alderdiaren ustez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide