"Car Cross 4 kategorian lehiatu naiz eta ilusioa egiten zidan nik egindako autoa izateak"

Erredakzioa 2015ko aza. 9a, 13:53

AXIER PARRO (Artziniega, 1978) Car Cross 4 kategorian lehiatu da urte luzez. Orain dela gutxi berak egindako autoa aurkeztu zuen herrian eta laster gidatzea espero du.

Artziniegan duela aste batzuk egindako auto klasikoen erakusketan zuek egindako autoa aurkeztu zenuten, ezta?

Bai, horrela da. Lagun batekin elkarlanean ibili naiz. Berak ingeniaritza titulua lortu du eta horri esker egin dit diseinua. Gero nik gauzatu dut ideia.

AXIER PARRO (Artziniega, 1978) Car Cross 4 kategorian lehiatu da urte luzez. Orain dela gutxi berak egindako autoa aurkeztu zuen herrian eta laster gidatzea espero du.

Artziniegan duela aste batzuk egindako auto klasikoen erakusketan zuek egindako autoa aurkeztu zenuten, ezta?

Bai, horrela da. Lagun batekin elkarlanean ibili naiz. Berak ingeniaritza titulua lortu du eta horri esker egin dit diseinua. Gero nik gauzatu dut ideia.

Autoa hodiz egindako egitura batek eta moto baten motorrak osatzen dute. Motorra atzealdean jarri dugu eta atzeko trakzioa dauka.

Karrozeria beira-zuntzekoa da eta bereziki egin da hodizko egiturarako.

Orain Espainiar Automobilismo Federazioan homologatu behar dugu, autoak segurtasun arau batzuk gainditu behar ditu eta".

Federazioarekin harremanetan nago eta uste dut abenduan homologazioa izango dugula.

Nola bururatu zitzaizun zure autoa egitea?

Ni aspalditik nabil mundu honetan. Car Cross 4 kategorian lehiatu naiz eta ilusioa egiten zidan nire autoa izateak.

Nire laguna den Alberto Urrutiarekin hasi nintzenetik 2 eta erdi igaro dira. Prozesu luzea izan da.

Zeintzuk izan dira erronkak autoa egiterako orduan?

Lehenik eta behin autoaren helburua da lasterketetan parte hartzea da, espainiar estatuko edozein zirkuituan lehiatzea, beraz, segurtasun baldintzak bete behar ditu.

Federazioak proiektu osoa dauka beraz itxaroten ari gara ea plaka eta bastidorearen zenbakia bidaltzen diguten.

Orduan autoaren helburua da lasterketetan aritzea?

Bai, eta etorkizunean autoak ondo funtzionatuko balu, komertzializatu dezakegu.

Zenbat denbora eskatu dizu autoa egiteak?

Azkenengo 2 urte eta erditan ez dakit zenbat ordu bideratu ditudan honetara. Asko.

"Saiakerak egin behar dituzu, neurriak hartu, analisiak... autoak modu egokian funtzionatu dezan lurreko zirkuituan".

Horrez gain autoak simetrikoa izan behar du bi aldeetatik. Oraindik artisautza lanak dira hauek, nolabait esatearren. Ekoizpena zaila da.

Motorra moto batetik atera dut. 600 zentimetro kubikoko motorra da. Hori da muga, baina egia esanda potentzia nahiko dauka horrek.

Zein da zure kategoria?

Auto Cross kategoriaren barruan, Car Cross 4 kategorian. Badaude 3 kategoria gehiago.

"Ni duela urte batzuk ez naiz lehiatzen, baina 17 urterekin hasi nintzen. 14 edo 15 denboraldiz lehiatu naiz".

Izandako autoak estatuko fabrikatzaileek egindakoak ziren eta nire ilusioa betidanik izan da nire autoa izatea.

Eta zer nolako ibilbidea izan duzu txapelketetan?

Nik beti parte hartu dut ondo pasatzeko. Baina behin hasita beti saiatzen zara hobetzen.

"Euskadiko azkenengo txapelduna -lasterketa egiteari utzi zioten- ni izan nintzen".

Estatu espainiarreko txapelketetan ere aritu naiz eta emaitza nahiko onak lortu ditut.

Dena den oraindik ez dakit 2016an ni lehiatuko naizen edo lagun bati utziko diodan autoa. Hala ere, nire asmoa da nik gidatzea autoa.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide