"Udalean lan eginez gero asko ikasten da"

Erredakzioa 2015ko ots. 1a, 00:00

IÑIGO GOMEZ UNZUETA (Muskiz, 1971) Artziniegan bizi ez ezik, Udal Gobernu Taldean dago eta bere alderdikideek hautatu dute EAJren udal hautagaia izateko. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta lur antolamendu eta kudeaketan aditua.

Lehenik eta behin, nolakoa izan hautaketa prozesua eta nola jaso duzu zure kideen erabakia?

IÑIGO GOMEZ UNZUETA (Muskiz, 1971) Artziniegan bizi ez ezik, Udal Gobernu Taldean dago eta bere alderdikideek hautatu dute EAJren udal hautagaia izateko. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta lur antolamendu eta kudeaketan aditua.

Lehenik eta behin, nolakoa izan hautaketa prozesua eta nola jaso duzu zure kideen erabakia?

Hautaketa prozesua ohikoa izan da. EAJko Tokiko Batzarrak dinamizatzen du eta edozein afiliatuk proposamenak egiteko daukan epea zehazten du. Horren ostean proposamenak bozkatzen dira.

Erabakia pozik jaso dut, babesa erabatekoa izan baita. Ardura handia da.

Indarrean dagoen legealdian ardurak izan dituzu udalean. Zeintzuk izan dira eta nola lagundu dizute Artziniegako alkategai izateko orduan?

Legealdiak herriak dituen erronkak hobeto ezagutzeko balio dit. Eta lehentasunak zehazteko lan egiteko orduan hurrengo lau urteetan. Barrutik lan eginez gero asko ikasten da.

Egindako kudeaketaren inguruan, zeintzuk izan dira proiektu garrantzitsuenak?

Indarrean dagoen legealdia zaila izan da esparru ekonomikoan eta udala dagoen moduan mantentzea -hau da, zorrik gabe- garrantzitsua da.

2014an pilatutako aurrezkiei esker 680.000 euro izan ditugu eta 2.753.000 euroko Inbertsio Plana aurkeztu dugu.

Hor jasotako lan guztiak ezin ditugu egin eta 2014 eta 2015ean gure gaitasun ekonomikoaren arabera lehenetsi ditugu obrak.

Inbertsio Plana gida aproposa izan daiteke hurrengo urteetan gure beharrak zein izan daitezkeen jakiteko. Plana bizirik dagoela eta gauza berriak txertatu daitezkeela aintzat harturik.

Zeintzuk dira zure ikasketak?

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean eta lur antolamendu eta kudeaketan aditua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lan egitea gogoko dut eta hobetzen laguntzea; herria bizirik egon dadin eta herritarrak hobe egon daitezen. Hori da udalean egunero egiten saiatzen garena eta zentzu horretan parte hartzen dut.

Zeintzuk dira zu eta zure taldeak egin ditzakezuen ekarpenak?

Lan egiteko gaitasuna, esperientzia, trebakuntza eta erantzukizuna. Taldean herritarretik gertu dauden pertsonak egongo gara eta hobetzen lan egiteko gogoak dutenak.

Zeintzuk izango dira hurrengo legealdiko erronkak?

Hasieran elkarrizketak izango ditugu hainbat pertsona eta erakunderekin ideiak trukatzeko eta hurrengo legealdirako erronkak zehazteko.

Hala ere datu garrantzitsuak daude. Ume asko dituen herrian gaude. Alderatuz, eskualdean EAEko batez bestekoa gehien gainditzen duen herria gara. Horregatik umeentzako zerbitzuen aldetik adi egon behar dugu.

Pertsona nagusiak ere ezin ditugu ahaztu. Bizi-itxaropena gero eta handiagoa da eta horrek zerbitzuak egokitzera bultzatzen gaitu. Agertu daitezkeen eskaera berrietara aurreratu behar gara eta Foru Aldundiarekin elkarlanean aritu zerbitzua ahalik eta hoberena izan dadin.

Bestalde 2014 urtea % 12,15 langabeziarekin itxi dugu. Tasa eskualdekoa eta EAEkoa baino txikiagoa da baina lan egiten ez duten 117 pertsona dira. Lana sortzea eta dagoena mantentzeak lehentasuna izan behar du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide