"Artziniega Museoaren ondarea herriarena da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 23a, 10:00

LUIS ANGEL VILLATE (Artziniega, 1959) urteak eman ditu Artziniega Museoan  borondatezko lana egiten. Gaur egun, instituzioek egin dituzten diru murrizketak direla eta, proiektu honen etorkizuna arriskuan dagoela adierazi du azken aste hauetan Artea Etnografi Elkarteak. Museoa kudeatzen duen elkarteak hainbat ekimen egin ditu egunotan; prentsa oharrak, etxez-etxeko posta, mailak eta hainbat bilera Museoaren egoera salatzeko eta konpontzeko. Luis Angel Villatek Artziniega Museoaren ibilbide luzea gogoratu digu elkarrizketa honen bitartez.

LUIS ANGEL VILLATE (Artziniega, 1959) urteak eman ditu Artziniega Museoan  borondatezko lana egiten. Gaur egun, instituzioek egin dituzten diru murrizketak direla eta, proiektu honen etorkizuna arriskuan dagoela adierazi du azken aste hauetan Artea Etnografi Elkarteak. Museoa kudeatzen duen elkarteak hainbat ekimen egin ditu egunotan; prentsa oharrak, etxez-etxeko posta, mailak eta hainbat bilera Museoaren egoera salatzeko eta konpontzeko. Luis Angel Villatek Artziniega Museoaren ibilbide luzea gogoratu digu elkarrizketa honen bitartez.

Noiz sortu zen Artziniega Museoa?

Gaur egungo Artziniega Museoa, hasieran Artziniegako Museo Etnografikoa zena, 1977ko irailean hasi zen "Antzinako objektuak" erakusketari esker. Hauxe izan zen lehenengo ekintza, garai hartan ez zegoen ez Museorik ez eta Artea Etnografi Elkarterik ere. 1981. urtean Museo bat sortzeko ideia zehaztu egin zen. 

Zein izan da zuen lana urte hauetan?

1984ko irailaren 1ean Museoa zabaldu zen Arteko Gure Amaren Santutegiko gunean. Laster, biltzen ari zen ondare-multzoa leku hartan sartuko ez zela ikusi zen, eta beste leku bat bilatzen hasi ginen. 2004ko Martxoaren 25ean Artziniega Museoa zabaldu zen. 

Ahalik eta lasterren, Artziniega Museoa dena eta izan zena 1984an Proiektuaren alde lan egiten zuten pertsona taldeak ofizialtasuna eman zioten lanari eta Museoari Artea Etnografi Elkartea sortu zuten. 

Hasieratik Artea Etnografi Elkarkideok doako lana egiten dugu, ez dugu ezer kobratzen eta batzuetan dirua jartzen dugu guk. Urte hauetan hainbat eta hainbat ekintza antolatu egin ditugu: Erakusketak, hitzaldiak...

Aldizkari bat ere argitaratzen dugu: Gurdia, eta jadanik 41 ale egin ditugu. Aurrekoekin batera Ekintza Etnografikoak antolatzen ditugu: Herri Oratzea, Udako Solstizio (Akersugea), Txarriboda eta Elkarte honek sortu egin zuen Artziniegako Antzinako Azokan parte hartzen dugu.

Zuen ekimenen artean zeintzuk daukate lehentasuna?

Museoaren kudeaketaz aparte, igandeetan Pablo Respaldizaren Errementeria zabaltzen dugu, honi esker. Ekintza etnografikoak planteatzean, beti haur eta gazteengana jotzea eta haiek guregana hurbiltzea izaten da gure lehenengo helburua. Hori dela eta, normalean haur-tailerrak antolatzen ditugu. Antolatzen ditugun ekintzen artean bat aukeratzea oso zaila izango litzateke, guztietan barruan daramatzagun kemena, gogoak, nahiak,.... jartzen baititugu.

Haietatik, eta Museoa delako, etnografikoak dira. Baina gure lana ez da bakarrik Artziniega Museoaren kudeaketa aurrera eramatea (musutruk), gure ondarea (barkatu "gure" hitza erabiltzen dugunean zera esan nahi dugu: Artziniega Museoaren ondarea Herriarena baita; gure elkartea desagertzekotan Herriak zer egin erabakiko baitu) handitzen ari baikara; eta beti musutruk.

Murrizketak egon dira diru publikoaren aldetik, eta horrek kolokan jarri du museoaren etorkizuna, zergatik?

Artziniegako Museoak  gida-zerbitzu profesionala du, eta zerbitzu hau ordaindu behar da. Museoa zabalik mantentzeko gastuetan dago koska.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide