Bozketa herrikoia baliatuta ebatziko da nor izango den aurtengo Artziniegako Arteko Gure Ama Jaietako pregoilaria. Iragan asteko ostiralean itxi zen proposamenak helarazteko epea, eta hauek dira babes gehien jaso duten hautagaiak: Komando Rotonda, G.A.P taldea eta Goma Bi. Hiru aukera horien artean egingo da azken bozketa.
Botoa emateko hiru modu
Igandea -uztailak 30- izango da botoa emateko azken eguna. Facebook bidez bozkatzeko Artziniegako Udalaren perfilera sartu beharko dira herritarrak, bertan dagoen pregoiari buruzko sarrera topatzeko: “Kar-kar-kar” klikatu beharko dute Goma Bi taldeari botoa emateko, “Atsegin dut” Komando Rotondari emateko eta “Zoragarria!”, aldiz, G.A.P taldeari emateko.
Whatsapp bidez, aldiz, 600761107 zenbakira mezua bidalita eman ahalko da botoa. Udalean bozkatzeko aukera egongo da baita: ostiralean -hilak 28- 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean -30- 11:00etatik 14:00etara. Udaletik azaldu dute boto bakarra onartuko dela herritar bakoitzeko.