Jai koadrilak jantzita, festa usaina nonnahi. Hori zen atzo Artziniegako Alde Zaharrak zerion usaina. "Komando Rotonda" aukeratu zuten pregoilari gisa herritarrek, prozesu parte hartzailearen bidez. Umoretik luzatu zuten mezua: eraso sexistarik ez. Koadrilaren izenari jarraiki, herriko biribilgunea goraipatu zuten.
Txupinaren ondotik erraldoi eta buruhandien kalejira abiatu zen, fanfarreak girotuta. Hala, frontoiko txosnaguneari irekiera eman zioten. Gauean, pelota partidak eta gero, kontzertuak eta musika jartzaileak izan ziren nagusi.