Artziniegako EAJk oharra kaleratu du CEL enpresan izaten ari den lan gatazkaren aurrean hartutako neurriak azalduz. Udal Gobernuak Enpresa Batzordearekin harreman jarrai bat mantendu dela azpimarratu du.
Udal taldea konponbide bilatzeko konpromisoan berretsi da. Hurrengoak dira Artziniegako EAJk markaturiko helburuak: lanpostu suntsipena eta lan-baldintzen okertzea galaraztea eta CEL taldearen zorrak ezagutzea hornitzaileei ordainketak egiten zaizkiela ziurtatzeko.
Etorkizuna ezbaian
LUCART talde italiarrak erosi zuen CEL enpresa-taldea iragan azaroan, Italiako taldea izanik erosle bakarra. Ordainetan lanpostuak murriztea eta ekoizpen-linea batzuk ixtea erabaki zuen LUCARTek.
Xaboi ekoizpenerako bideratutako Artziniegako plantaren etorkizuna ez da ziurra. Sindikatuek oraindik ez dakite empresaren salmenta akordioak nola eragingo dien, egoera txarra izanik ere negoziatzeko aukera murritz batzuk ikusten dituzte.