Bilera irekia deitu du Artziniegako Udalak, aurtengo Antzinako azoka antolatzeari begira. Datorren asteko ostegunean izango da zita -otsailak 22- 19:00etan udaletxean. “Urtero egiten da”, azaldu du Iñigo Gomez alkateak, “interesa duen jende orori irekia dago eta ekarpen eta ikuspuntuak partekatzea da helburua”.
Azken urteetan herriko hainbat tabernari arduratu dira azoka antolatzeaz. Herrira jende gehien erakartzen duen ekintza izan ohi da, eta elkarte zein norbanakok askok parte hartzen dute eguneko jardueretan.
Jaiak antolatzeko bilera, laster
Alkateak aurreratu du laster deituko dutela baita Arteko Gure Ama Jaiak antolatzeko bilera, iazko prozedura bera errepikatuz. Antzinako azoka modu horretan antolatzea, baina, kritikatua izan zen oposizioagatik.