Larunbatean egin zen Aiara Biraren 3. etapa, Artziniegan. 184 txirrindularik hartu zuten parte norgehiagokan, 44,6 kilometroko ibilbidea eginda.
Aiarako Txirrindulari Elkarteko kideek azaldu dutenez, haizeak zaildu egin zuen kirolariek ihesaldiak egitea, baina Aitor Alberdi -Intersport Irabia- eta Mikel Mintegik -Quesos Albéniz- 2 minutuko abantaila hartu zioten pelotoiari.
Alberdi izan zen mugara iristen lehena, Mintegiri 1:07 minutuko aldea aterata. Intersport Irabiako txirrindulariaren bigarren etapa da honakoa, Amurriokoan ere lehen postua eskuratu baitzuen. Hala ere, Flavio Ortizek -EC Efrain Gutierrez- darama sailkapen orokorreko maillot berdea, Alberdik ez duelako norgehiagoka orokorrean parte hartzen. Hori bai, Intersport Irabia doa lehen postuan taldekako sailkapenean.
Datorren asteburuan izango dira birako azken bi etapak. Larunbatean -martxoak 16- Arespalditzako errepideetan barrena arituko dira txirrindulariak. Igandean, aldiz, Okondoko La Ventilla paretik abiatuko dira, San Romanen amaitzeko. “Emozioa ziurtatua dago eta irabazlea ez da azken unera arte jakingo”, iragarri dute antolatzaileek.
ETAPAKO SAILKAPENA
1.- ALBERDI,AITOR (INTERSPORT IRABIA) 01:09:46
2.- MINTEGUI,IKER (QUESOS ALBENIZ) 1:07
3.- AZNAR,UNAI (QUESOS ALBENIZ) 1:37
4.- GOMEZ,IVAN (CC 53X13 SEGOVIA FORD) 1:37
5.- ORTIZ,FLAVIO (EC EFRAIN GUTIERREZ) 1:37
TALDEKAKO SAILKAPENA
INTERSPORT IRABIA - C.C. ARALAR
SAILKAPEN OROKORRA
1.- ORTIZ,FLAVIO (EC EFRAIN GUTIERREZ) 03:20:03
2.- ROMEO,IVAN (NORINVER) 00:03
3.- MURCIA,HODEI (ELPROEX) 01:33
4.- BONILLA,IVAN MANUEL (EC EFRAIN GUTIERREZ) 01:39
5.- BERAZA,MIKEL (LUYANDO-GANZEDO) 01:39