Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu!
EUSKARAZKO HEDABIDEAK BABESTU ETA SUSTATU
Manifestu hau sinatzen dugunok ondorengo adierazpenarekin bat egiten dugu:
1) Artziniegan euskararen ezagutza eta erabilera asko hazi da azken hamarkadetan. 2016ko datuen arabera, 2 urtetik gorako biztanleen herena euskalduna da euskalduna gaur egun (duela 25 urte ez zen %10era iristen), eta ia euskaldunak %20 dira. Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gauza gara beraz biztanleen erdia baino gehiago. Euskarak emandako aurrerapausu hauek guztiak Artziniegako herritarrek eta eragileek euskararen alde egindako lan handiaren isla dira, baina oraindik ere lan handia dago egiteko, batez ere ezagutza datu horiek eguneroko erabilerara jauzi egin dezaten.
2) Euskarak tresnak eta arnasguneak behar ditu Artziniegan, gaur egun eskaintzen zaizkion baliabideak baino gehiago behar ditu aurrera egiteko, eta guk, Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu.
3) Zentzu horretan, Udalari eskatzen diogu euskararen sustapena bere lehentasunen artean kokatzea, eta baliabide ekonomiko gehiago bideratzea hizkuntzaren normalizaziora(aurten inoiz baino diru gutxiago inbertituko du Udalak euskararen sustapenean, 2018ko aurrekontu osoaren % 0,39 baino ez -1.8 milioi eurotik 7.175 euro-, inguruko udalek bideratzen dutenaren oso azpitik).
4) Norabide horretan, Aiaraldea Hedabideak gure herrian eta euskararen normalizazioan duen garrantzia eta eraginkortasuna aitortu nahi duguidazki honen bidez, euskaraz informatu eta beraz bizitzeko tresna garrantzitsua baita artziniegarrontzat, hala papereko hamabostekaria nola web-gunea ere.
5) Azken 7 urteotan Udalak Aiaraldea Hedabidea finantzatu du, baina 2018an eten egin dueskualdeko gainerako udalerri guztiek indarrean duten hitzarmena. Orain artean diru gutxi bideratzen bazen euskararen normalizazioan, erabaki honen ondorioz kopuru hori oraindik eta gehiago txikitu da. Hori dela eta, euskara lehia politiko eta alderdikoietatik kanpo uztea eskatzen dugu(ez dugu euskara trukerako txanpona izate nahi), eta Aiaraldea Hedabidearekiko elkarlan eta finantzazio hitzarmena 2019an berrezartzea, artziniegarrok euskaraz bizitzen, informatzen eta komunikatzen jarraitzeko aukera izan dezagun.
6) Eskaera hau Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiei helaraztea nahi dugu, eta dagokion neurriak hartu ditzaten eskatu.
7) Azkenik, maiatzaren 12an “Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu” lelopean, Aiaraldea Hedabidearen alde euskarazko komunikabideak babestu eta sustengatzeko antolatu dugunelkartasun jaialdian parte hartzeko deia egiten diegu artziniegar guztiei.