"Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu" elkartasun jaiko egitaraua

Erredakzioa 2018ko mai. 2a, 09:29

Euskarazko proiektu eta hedabideen aldeko dinamikak aurrera darrai Artziniegan. Apirileko udalbatzan erabaki zuen EAJk Aiaraldea Hedabidearekin 7 urtez izan duen hitzarmena etetea. Aurrekontuak onartzeko hori izan zen PPk jarri zion baldintza bakarra. Egoeraren aurrean Artziniegako elkarte ugarik elkartasun jaia egingo dute maiatzaren 12an.

EGITARAUA

11:00ean EUSKARAREN ALTXORRAREN BILA haur eta gurasoentzako ginkana jolasa Artziniegako alde zaharrean

11:30eanARTZIKIROL SAIOA, Amurrio eta Artziniegako emakume taldeak

12:30ean TALO TAILERRA, Artziniega Museoaren eskutik

12:30ean HERRI KIROL ERAKUSTALDIA, Bizindar herri kirol taldeko kideekin

13:30ean KANTU POTEOA, Bleibet abesbatzako kideekin

14:30ean PARRILLADA BAZKARIA, Otsati elkartearen eskutik

16:00etan DANTZA PLAZA, Txato trikitrilariarekin

17:00etan DISKO-TXANTXA, haurrentzako dantza eta txantxa ikuskizuna

18:00etan TXOKOLATEA, Hiriska elkarteko kideekin

18:30ean TRAKAMATRAKA musika-show-tailerra, Artziniega Rock Elkartearen eskutik

19:00etan BERTSO-POTEOA, IZAR MENDIGUREN eta MANEX AGIRRE

20:00ean KONTZERTUA eta ERROMERIA: BARAU eta AKERBELTZ taldeekin

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide