Aiaraldea hedabidea eta euskara babesteko elkartasun jaia argazkitan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko maiatzaren 13a

Aiaraldea hedabidea eta eusk 70 1526230239428
Aiaraldea hedabidea eta eusk 85 1526230587243
Aiaraldea hedabidea eta eusk 71 1526230263360
Aiaraldea hedabidea eta eusk 72 1526230293545
Aiaraldea hedabidea eta eusk 73 1526230312716
Aiaraldea hedabidea eta eusk 74 1526230337596
Aiaraldea hedabidea eta eusk 75 1526230362447
Aiaraldea hedabidea eta eusk 76 1526230385790
Aiaraldea hedabidea eta eusk 77 1526230406356
Aiaraldea hedabidea eta eusk 78 1526230432780
Aiaraldea hedabidea eta eusk 79 1526230456819
Aiaraldea hedabidea eta eusk 80 1526230480504
Aiaraldea hedabidea eta eusk 81 1526230500253
Aiaraldea hedabidea eta eusk 82 1526230522533
Aiaraldea hedabidea eta eusk 83 1526230544048
Aiaraldea hedabidea eta eusk 84 1526230565687

Artziniegako Babes Taldeak elkartasun jaia antolatu zuen atzo frontoian, "Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu! Euskarazko hedabideak babestu eta sustatu!" lemapean.

Goizetik 01:00ak arte, herriko elkarte ezberdinen ekintzak egon ziren, besteak beste, aisialdi hezitzaileekin haurren txokoa, Bizindar taldearen herri kirolen erakustaldia, Bleibet abesbatzaren kantupoteoa, trikitixa eskolako kale animazioa, Otsati elkarteko txosna, Hiriskakoen txokolatada, Artziniega Museoaren talo tailerra, Trakamatraka soinu tresna berrerabilgarrien aurkezpena, Diskotxantxa ikuskizuna, Aiaraldeko bertso eskolaren saioa edota Artzirock elkartearen kontzertuak. Barau eta Akerbeltz taldeek girotu zuten gaua.

Festa bidez eskertu eta babestu zuten Aiaraldea hedabidearen jarduna; Artziniegako EAJk -aurrekontuak onartzeko PPren abstentzioa eskuratzeko- hitzarmena kendu baitio komunikabideari. Hori dela eta, herritar eta elkarteek egun osoko egitaraua osatu zuten. Batetik, hedabideari babes ekonomikoa luzatzeko. Eta, bestetik, Artziniegako Udalari hitzarmena berrezartzea eskatzeko; euskararen normalizaziorako instituzioaren bultzada beharrezkoa dela iritzita. Hala, jai bidez aldarrikatu zuten Artziniegan euskaraz bizitzeko nahia, eta horretarako euskarazko proiektuen beharra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide