aiaraldea.eus

Artziniega eta Okondo arteko autobus zerbitzua merketzea aztertuko du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Artziniega

16. lineako prezioak aztertuko ditu Arabako Foru Aldundiak. Herritarrek sinadura bilketa egin zuten, prezioa merkeagoa izan dadin eskatzeko.

Artziniega eta Okondo arteko autobus zerbitzua merketzea aztertuko du Aldundiak
Arabako garraio publiko zerbitzuaren prezioa jarri dute ezbaian. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Sinadura bilketa egin zuten artziniegarrek autobus zerbitzuko prezioak merkeagoak izan daitezen exijitzeko.

Artziniega eta Okondotik igarotzen den 16. lineadun zerbitzua da aztergai dagoena. Arabako Azpiegitura eta Mugikortasun Diputatuari bidali diote akordioa, egoeraren azterketari bide emateko. 

Astelehenean izan zen Foru Aldundiarekin bilera. Ekimenaren sustatzaileak instituzioko arduradunekin elkartu ziren. "Arazoa aztertu eta tarifa berrikusteko konpromisoa hartu zuen Diputatuak", adierazi dute.

Aldaketa epeei dagokienez, datorren urtean abian jartzea aurreikusi du Aldundiko ordezkariak. Apirileko udalbatzan alderdi guztiek egin zuten bat herritarren eskaerarekin

Batzar Nagusietan, eztabaida

Batzar Nagusietan ere jorratu zen gaia, Arabako EH Bilduk adierazi duenez. Koalizioak tarifa moldaketa irailaren 1ean ezartzeko proposamena aurkeztu zuen, erdibideko zuzenketa bidez.

Horrez gain, eskualdeko garraio publikoaren prezio politika salatu zuten, baita alderdien jarrera ere: "EAJ eta PSE abstenitu egin dira, artziniegarrak zigortzen dituen 16. linearen tarifaren eskaeraren aurrean; irailaren 1etik aurrera prezio moldaketak indarrean jartzeko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa