Artziniegako Udalaren ustez, herriko jaietan giro ona eta partaidetza izan da nagusi. Halaber, gustu anitzak asetzeko ekintzak prestatu direla nabarmendu du. Gainera, udal gobernu taldearen iritziz, gorabehera nabarmenik gabe eta errespetuz ospatu ditu jendeak festak.
Ekintzen aldetik, oso positiboki baloratu dute eskaintza: "Jendearen erreakzioak eta parte hartzeak handi egin dituzte, besteak beste, Otxoaren kontzertua, erromeria desberdinak, adin guztietako auzokideek parte hartu duten playback txapelketa, jada tradizionalak diren bonbona eta txanbil lasterketak. Eta ezin ahaztu indaba jate herrikoia edo herri kirolekin erlazionatutako hitzordu desberdinak".
Bukatzeko, tokiko erakundeak eskertu die jaien antolakuntzan lagundu duten artziniegar orori egindako lana; norbanakoei, kolektiboei, kirol elkarteei eta langileei, esaterako.