Joseba Vivanco izango da berriro EH Bilduko alkategaia Artziniegan. 2015eko hauteskundeetan zerrenda bozkatuena izan zen berea, baina EAJk lortu zuen alkatetza PP alderdiaren babesari esker.
Artziniegako EH Bilduk parte hartzerako prozesua abiatu zuen, herritarren proposamenak jasotzeko eta udal hauteskundeetako zerrenda betetzeko. Gaurko bileran hartu du erabakia koalizioak, iradokizunak aintzat hartuta.
Zerrendaburua ez ezik, hurrengo 5 hautagaiak ere ebatzi dituzte, baina oraindik ez dituzte publiko egin.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.