EH Bilduk proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean “Artziniega Museoaren finantziazioa ziurtatzeko”

Erredakzioa 2019ko urt. 8a, 07:30

Iragan astean itxi zuten museoa. / Joseba Vivanco

Hau da koalizioak proposatzen duena: Eusko Jaurlaritzak 40.000 euro bideratzea aurten museoaren jarduna finantzatzeko eta etorkizunerako diru-iturri iraunkorrak osatzea.

Proposamena erregistratu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean, Artziniega Museoaren finantziazioa dela eta. Koalizioak salatu du “lotsagarria” dela horrelako museo bat ixtea instituzioek beharrezko finantziazioa ematen ez dutelako. “Artziniega Museoa da gaur egungo Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako instituzioen politika kulturalaren adibide garbiena. Guggenheim efektuagatik itsutuak, erabateko lehentasuna ematen diote eredu horri eta kultura herrikoi eta hurbila mespretxatzen dute”.

EH Bilduk honakoa proposatu du: Eusko Jaurlaritzak 40.000 euro bideratzea aurten museoaren jarduna finantzatzeko eta etorkizunerako diru-iturri iraunkorrak osatzea, Artziniegako Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.  

Josu Estarrona legebiltzarkideak nabarmendu duenez, ekainean legebiltzarreko talde politiko guztiek goraipatu zuten museoaren balioa eta ibilbidea. “Are gehiago, museo etnografikoen sare bat osatzea adostu zen eta gobernuari eskatu zioten udalen eta aldundien arteko elkarlana sustatzea, beharrezko finantziazio publikoa bermatzeko”.

Gauzak hala, Estarronak dio ez duela ulertzen “EAJren arduragabekeria”. “Lotsagarria da horrelako arintasunarekin jokatu izana”.

Iragan astean itxi zuten museoa Artea etnografia elkarteko kideek:

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide