Iñigo Gomez Unzuetak ez du alkate moduan jarraituko hurrengo udal-hauteskundeetan. EAJren Artziniegako asanbladak Encina Castresana Astarloa hautatu du alderdiaren alkategaia izateko hurrengo lege agintaldian. Aho batez hartu dute erabakia, sare sozialetan jakinarazi dutenez.
Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.