EH Bilduk gehiengo absolutua eskuratu du Artziniegan

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 23:20

Joseba Vivanco Retes izango da Artziniegako alkatea datozen lau urteetan.

Bost ordezkari lortu ditu koalizio independentistak, EAJk hiru eta PPk bat. 

Gehiengo absolutuarekin irabazi ditu EH Bilduk udal hauteskundeak Artziniegan, 469 botorekin. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJrena izan da (361 boto), PPren (103 boto) aurretik. PSE-EEk ez du ordezkaririk lortu, 41 boto jaso baitutu soilik. Parte hartzeari dagokionez, 1.422 herritar zeuden deituta bozkatzera, eta 1.024k erantzun diote deialdiari. Abstentzioa, beraz, %24,37koa izan da, 2015ean (%29,87) baino 5 puntu gutxiago. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, 22 bozka zuri egon dira, eta 28 izan dira baliogabeak.

“Gauzak egiteko modu berria”
Joseba Vivanco oso pozik agertu da lortutako emaitzekin. “Bi lelo aukeratu genituen kanpainarako, ‘Aurten bai’ eta ‘Eman bostekoa’, eta bost zinegotzi lortu ditugu, helburuak bete ditugu beraz”. Gehiengo absolutua lortuta, malgutasun handia izango dute datozen lau urteetan gobernatzeko. “Proiektu asko daude mahai gainean, aurreko legealditik datozenak. Gero guk gure proiektu propioak plazaratuko ditugu”.

Hala ere, Vivancok argi du gauzak egiteko beste modu bat izango dutela. “Jendearekin kontatu nahi dugu, hori izango da gure lan eredua, jendearen parte hartzea sustatzea”.

 

Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Artziniegako Udala datozen lau urteetan:

  • Joseba Vivanco Retes (EH Bildu)
  • Zuriñe Frutos Gutierrez Barquin (EH Bildu)
  • Unai Gotxi Kastresana (EH Bildu)
  • Arkaitz San Jose Martinez (EH Bildu)
  • Alazne Lafragua Ureta (EH Bildu)
  • Encina Castresana Astarloa (EAJ)
  • Jose Miguel Vadillo Ribacoba (EAJ)
  • Miren Izaskun Perez Barragan (EAJ)
  • Joseba Elejalde Ribacoba (PP)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide