"ACNURekin Herri Solidarioak" ekimeneko kide izango da Artziniega

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 26a, 08:53

Jaietako bazkarien bidez egingo dute ekarpena. / Aiaraldea.eus

Artziniegako jaietako herri bazkarietako prezioaren zati bat bideratuko dute egitasmora. Norbanako gisa ekarpena egiteko modua ere azaldu dute.

Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Agentzia lagunduko du hemendik aurrera Artziniegako Udalak. Hain zuzen, “ACNURekin Herri Solidarioak” programako kide bihurtzea erabaki dute. “Programa horren helburua da gure udalerriko jendearen konpromisoa benetako laguntza bilakatzea: kanpin-dendak aterpea emateko Yemengo gatazkan gerragatik dena galdu duten familiei, umeentzako janaria desnutrizioaren aurka borrokatzeko, eta behar-beharrezko materialak eskuratzea”, zehaztu dute oharrean.

Kolaborazioa diru-ekarpen bidez egingo dute: “Diru hori herri indaba-janaren zein Gazte Eguneko bazkariaren prezioari gehituko zaio. Hala, lehenengo bazkariaren prezioa 10 euro izango da eta horietatik 2€ ACNURen proiektu horretara bideratuko dira”. Bigarren bazkaritik (5€) euro bat bideratuko da ekimenera.

Instituziotik ez ezik, norbanako gisa ere laguntzeko aukera zabaldu dute. Horretarako bi modu proposatu dituzte: bazkarietan izena emateko momentuan gauzatzea dohaintza, eta bestela Udalarekin harremanetan jartzea. 

Nola Jai Batzordetik hala Udaletik “elkartasun keinu” modura heldu diote erronkari, “behartsuenekin eta errefuxiatuekin, jaia eta konpromisoa uztartuz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide