[EGITARAU OSOA] Bi asteburu Artziniegako jaiez gozatzeko

Erredakzioa 2019ko abu. 30a, 08:55

Gaur izango da txupinazoa, 21:00etan Goiko plazan. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea hedabideak webgune berezia atondu du jaien jarraipena egiteko. 

Gaur hasiko dira jaiak Artziniegan. 21:00etan izango da txupinazoa, baina aurretik zurrakapote banaketa egongo da. Ana Perez Rodrigezek irakurriko du pregoia. Ostean, erromeria eta kulero zein gantzontzilo lasterketa edukiko dute. Bihar, berriz, bonbona eta garrafa lasterketa eta playblack txapelketa izango dira ekintza nagusienak. 

Kontzertu ugari egongo dira asteburuan. Hala nola, herriko Mugan taldea, Zirkiñik bez erromeria, Rock Five Direcion eta DJ Rosa Mari taularatuko dira. Igandean, aldiz, iturritik iturrirako kronoeskalada eta enkantea antolatuko dituzte, besteak beste. 

Edozelan ere, bi astez luzatuko da jaia. Izan ere, datorren astean zehar ospatuko dituzte umeen, gazteen eta edadetuen egunak. Asteburuan, berriz, ekitaldiak areagotuko dira. Datorren ostiralean izango da kuadrillen arteko afaria, eta zapaturako utzi dituzte herri kirolak eta beste hainbat jarduera.

Umorea eta festa iritsi dira herrira, beraz. Horren adierazle da bart Komando Rotonda jai kuadrillak udaletxean eginiko bideoa:

 

EGITARAU OSOA

ABUZTUAK 30, OSTIRALA

19:00 // Eraso sexisten aurkako gunea, Goiko Plazan

19:15 // Gure Arteko Andra Mariaren bederatzihurrenaren hasiera, Santutegian

20:30 // Zurrakapote dastatzea, Goiko Plazan

21:00 // Pregoia eta txupinazoa

21:30 // Kalejira herrian zehar “EL DESPISTE” fanfarriarekin

23:00 // Kontzertua GOLD KISS EXPERIENCE-rekin

00:30 // Kontzertua DIENTES DE LUNA-rekin

1:30 // Kulero eta gantzontzilo lasterketa

2:00 // Erromeria ZIRKINIK BEZ-ekin

ABUZTUAK 31, LARUNBATA

12:00 // XIII. Pintxo lehiaketa, Goiko Plazan

12:00 // Eleiz museoa dohainik 13.30ak arte

14:30 // Herri bazkaria, Frontoian

16:30 // ILARGIAK taldea, Frontoian

18:00 // Igel txapelketa, Frontoian

19:30 // XVII. Bonbona eta XIII. Garrafoi lasterketa mundiala, Goienkalen

20:30 // Kontzertua: MUGAN. Goiko plazan

22:00 // IX. Playback lehiaketa

1:00 // Kontzertua: ROCK FIVE DIRECTION + JAM

3:00 // DJ ROSA MARI

IRAILAK 1, IGANDEA

11:00 // Meza Arteko Gure Amaren Santutegian

11:45 // XII. Arteko Gure Amaren Ohorezko Enkantera

13:30 // Tabernaz taberna lasterketa, Barrenkalen

18:00 // Iturritik iturrira XII. Kronoeskalada

21:00 // Baratxuri sopa, Artekalen

IRAILAK 2, ASTELEHENA

17:00 // Mus txapelketa lokalaren hasiera frontoian

18:00 // Multiabentura erronka ibaian

IRAILAK 3, ASTEARTEA: GAZTEEN EGUNA

11:00 // Gymkana Kulturala

13:15 // Txapela, apargata eta hezur jaurtiketa

14:30 // Bazkaria, Goiko Plazan (14 urtetik gorakoak)

16:30 // Joko Zoroak

17:00 // ”Action Painting” tailerra Goiko Plazan

18:30 // Giza-futbolin txapelketa

21:00 // Kaleko zinema: “La pequeña Suiza” pelikularen proiekzioa

IRAILAK 4, ASTEAZKENA: UMEEN EGUNA

11:30 // Txokolatada

11:30 // Jolas-parkea eta eskulanak Frontoian

14:30 // Bazkaria Arteko Landan

16:00 // Jolas-parkea

17:00 // Gure herria ezagutuz tailer artistiko-kulturala

18:00 // Apar festa Garai Plazan

19:00 // Frontenis semifinalak Frontoian

IRAILAK 5, OSTEGUNA: NAGUSIEN EGUNA

14:30 // Bazkaria, Frontoian: Paellada
Bazkalostean: Bingoa

18:00 // GREGORI GARCIA Mariatxia

20:00 // Artzikirol txapelketaren 3. eta 4. postuak Polikiroldegian

IRAILAK 6, OSTIRALA

17:00 // 3x3ko finalak

18:00 // Frontenis Txapelketaren finalak

19:00 // Artzikirol Txapelketaren finala

21:00 // Koadrilen afaria Barrenkalen

Kontzertuak:

23:00 // “Villa de Artziniega” maketa lehiaketaren txapeldunak

00:30 // ANIER

2:00 // AKERBELTZ

IRAILAK 7, LARUNBATA

14:00 // Herri bazkaria Arteko Landan

16:00 // Bertso saioa Arteko Landan

19:00 // Herriko Salbea Arteko Gure Amaren ohorez, Santutegian

19:30 // Arteko Landatik jaitsiera “EL DESPISTE” fanfarriarekin

21:00 // Eskupilota partidak, frontoian

23:30 // Kontzertua GUDA DANTZA-rekin

1:30 // DJ TARANTISTAK

IRAILAK 8, IGANDEA

9:00 // Marmitako eta patata tortilla txapelketa, Goiko Plazan

11:00 // Bizikleta lasterketa XXVIII. Arteko Gure Amaren saria

12:00 // Meza. Kuadrila eta elkarteen lore eskaintzarekin batera. Meza ondoren luntxa egongo da

17:30 // Herri kirolak frontoian

18:00 // Kuadrilen arteko herri kirolak

20:00 // Erromeria Mikelekin, Goiko Plazan

20:00 // Odoloste jana, Goiko Plazan

20:30 // Argazki lehiaketaren proiekzioa eta sari banaketa Udaletxe Zaharrean

21:00 // Interkoadrila lehiaketaren sari banaketa

21:30 // Jaien amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide