Playback txapelketa hasi baino lehen herriko emakumeek salatu zuten ostiralean eraso homofoboa egon zela, baina horren ostean dibertitzeari ekin zioten. Dantzari guztien maila eta sormena handia izan zen, eta Prakanasaiak kuadrilla izan zen irabazlea. Beti Gazte 2. postua geratu, zen eta Alkatuki hirugarren. Alkateak bere kuadrillarekin dantzatu zuen Antes muerta que sin silla. Ana Perez 103 urteko pregoilaria ere buru-belarri sartu zen jai giroan.