Artzikirol txapelketako finala eta kuadrillen afaria egon ziren atzo, besteak beste, Artziniegako jaietan. Gaur, Arteko Landara hedatuko da jai giroa, herri bazkaria izango baitute bertan. Bihar bukatuko dira festak, baina oraindik makina bat jarduera izango dituzte, egitarauan ikus daitekeenez.
ASTEBURUKO EGITARAUA
Irailak 7, larunbata
14:00 // Herri bazkaria Arteko Landan
16:00 // Bertso saioa Arteko Landan
19:00 // Herriko Salbea Arteko Gure Amaren ohorez, Santutegian
19:30 // Arteko Landatik jaitsiera “EL DESPISTE” fanfarriarekin
21:00 // Eskupilota partidak, frontoian
23:30 // Kontzertua GUDA DANTZA-rekin
1:30 // DJ TARANTISTAK
Irailak 8, igandea
9:00 // Marmitako eta patata tortilla txapelketa Goiko Plazan
11:00 // Bizikleta lasterketa: XXVIII. Arteko Gure Ama saria
12:00 // Meza Kuadrilla eta elkarteen lore eskaintzarekin batera. Meza ondoren euskal dantzak eta luntxa egongo dira
17:30 // Herri kirolak Frontoian
18:00 // Kuadrillen arteko herri kirolak
20:00 // Erromeria Mikelekin Goiko Plazan
20:00 // Odoloste jana Goiko Plazan
21:00 // Kuadrillen arteko lehiaketaren sari banaketa
21:30 // Jaien amaiera traka