Agurtu dituzte jaiak dagoeneko artziniegarrek. Abuztuaren 30ean hasi ziren, eta atzo jaurti zuten azken traka. Iluntzera arte, ordea, ez zuten amore eman herritarrek; eta jende andana gerturatu zen Bizindar taldeak gidatutako herri kirolen erakustaldira. Ondoren, kuadrillen arteko herri kirolei ekin zieten. Frontoi eremutik Goiko plazara mugitu ziren ostean, bertan izan baitziren azken ekintzak. Hala, odoloste jana, argazki lehiaketako sari banaketa eta azken traka izan zuten.
Unai Gotxi Kastresanak zinegotziak positiboki baloratu ditu jaiak. Giro ona eta parte hartzea azpimarratu ditu bereziki: "Jai Batzordeak egin beharko du balorazioa, eurek egin baitute lan guztia. Beraiena da giroaren meritua, euren lan, dedikazio eta gogoa eskertu behar ditugu".
"Jaien lehen ostiralean eraso sexista eta homofoboa salatu zen. Ez gaude ohituta horrelako jarrerak salatzen. Gure babes osoa helarazi genion emakumeari, emakumeen antolakuntza guztiz txalotzekoa izan da".
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide