Toñín Luengas frontoia lau lagunek erabili ahalko dute une berean, gehienez. Eskupilota eta frontenisean aritzeko baliatu beharko da soilik. Udal kiroldegiari dagokionean, berriz, federatuek eta banaka izango dute bertaratzeko aukera, "udal bulegoetan aldez aurretik hitzordua eskatuta". Horrez gain, pista eta tatamia zapaltzeko aukera edukiko dute, interesdunek. Igerilekuak oraindik ezingo dituzte zabaldu, ordea.
Dena den, "bainugelak eta aldagelak itxita egongo dira", erantsi dutenez. Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, 945 396 353 udal telefonoa jarri dute herritarren eskura.