EH Bilduren "alarmismoa" kritikatu du EAJk, COVID-19aren kudeaketa dela eta

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 28a, 07:00
Encina Castresana EAJko bozeramailea. / Artziniegako EAJ

EAJk oharra plazaratu du gobernu taldearen udal kudeaketa kritikatzeko. "Udalerria behar ez bezala konfinatzea" leporatu diote EH Bilduri, besteak beste.

COVID-19 kasuek gora egin zutela eta, bandoa argitaratu zuen udal gobernuak udalerriko perimetro konfinamendua iragartzeko. "Agintari eskudunek ez zuten inoiz erabaki udalerria ixtea eta, beraz, ordu batzuetara zuzendu behar izan zuten erabakia", adierazi dute jeltzaleek oharrean. Anabasa eta nahasmen egoera eragin zuen horrek auzokideengan, Encina Castresana EAJko bozeramailearen iritziz: "Beste behin ere Vivancoren atal esperpentiko batera joan ginen. Errejidore baten aurrean gaude, eta ez du bere akatsen erantzukizunik hartzen".

Garbiketa lanak indartzeko eskatu zuen EAJk udal aurrekontuetako emendakinetan. "Tematzeari esker, osoko bilkuraren ostean badirudi eragina izan duela eta behingoz gauzatuko dela", azpimarratu du Castresanak. EAJren ustez, planifikazioa behar du Artziniegak garbiketa bermatzeko: "eskolako zenbait gurasok adierazi digute haserre daudela, ez direlako behar bezala betetzen ari". 

Udal igerilekuak eta lan poltsa

Igerilekuetako obren harira era kezka azaldu du alderdiak: "Ez dago behin betiko irekiera datarik, kontrol falta gorabehera. Hori da alkatetzaren kudeaketa negargarri eta ezegonkorraren beste adibide bat". 

Amaitzeko, lanpostuen zerrendaren inguruan ere mintzatu dira jeltzaleak, "ez baita lanpoltsarik ez aurreikuspenik egin". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide