EGITARAU OSOA

Ekintza ugari egingo dituzte Artziniegan jaiak ordezkatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abu. 26a, 06:30
Artziniegako jaiak artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Egitarau oparoa prestatzen ari da Artziniegako Jai Batzordea iraileko lehen hamabostaldirako.

Iaz bezala, aurten ere bertan behera geratu dira Artziniegako Jaiak. Hala jakinarazi du Joseba Vivancok. “Egia da pandemia agerraldi handirik gabe igaro dugula, egoerari eutsi diogula. Okerrena pasatu dugu”, azaldu du alkateak. Gauzak hala, jairik gabeko bigarren urte honetan, herriaz gozatzeko deia luzatu die alkateak bizilagunei: “'Ostiraletik ostiralera' programazioaz, herritarren ezinegonetik sortzen  diren ekimen kulturalez, ahal  den neurrian iraileko jaiegun  horietaz... Finean, Artziniegak eskaintzen duenaz”. 

Egitarau alternatiboa

Hala ere, zenbait herritarren artean egitarau berezia prestatzen ari dira iraileko lehenengo bi asteburuetan herria girotzeko. Dagoeneko hainbat kontu lotu dituzte, adin guztietako publikoarentzat gozagarri. Oraindik jarduera gehiago lotzeko asmoa badute ere, ez dira gutxi orain arte zehaztutakoak. 

Besteak beste, Hutsun, Ortzi eta Kuttune taldeak igoko dira oholtza gainera. Hori gutxi balitz Sakatu elektrotxarangak kalejira egingo du Artziniegatik irailaren 4an.

Bestelako jarduerek ere izango dute parada egitarauaren barruan. Gauzak horrela irailaren 7an umeen eguna antolatzea aurreikusi dute. Horrez gain, antzerkia, bakarrizketa eta herri kirol erakustaldia ere eskainiko dituzte. Gainera, Arteko Gure Ama txirrindularitza sariketaren XXIX. edizioa jokatuko da irailaren 5ean.

Pirineum tabernako eskaintza

Ateak zabaldu berri dituen Pirineum tabernak ere egitarau oparoa prestatu du uda sasoirako. Kontzertua eskainiko dute larunbatero, uztailaren 31n hasi eta irailaren 18ra arte. 20:00etan hasiko dira emanaldi guztiak.

Egitarau osoa, hemen ikusgai

Hemen ikusi daiteke egitarau osoa, egunez egun:

Irailak 3, ostirala, 22:00etan 
KONTZERTUA: HUTSUN + ORTZI
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 4, larunbata, 20:00etan
KONTZERTUA: GANBARA
Pirineum tabernan

20:30ean
SAKATU ELEKTROTXARAGNA
Herrian zehar
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 5, igandea
10:00etan
XXIX. ARTEKO GURE AMA SARIA
Txirrindularitza lasterketa

Irailak 7, asteartea
UMEEN EGUNA
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 9, osteguna, 20:30ean
ANTZERKIA: LA MUERTE Y JAVI
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 10, ostirala, 20:30ean 
BAKARRIZKETA: GORKA AGUINAGALDE
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 11, larunbata
20:00ean
KONTZERTUA: JUDITH
Pirineum taberna

22:00etan
KONTZERTUA: KUTTUNE
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 12, igandea, 12:30ean
HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA
Jai Batzordeak antolatuta

Irailak 18, larunbaTA, 20:00etan
KONTZERTUA: AITASEME
Pirineum taberna

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide