Peñalbara igoko dira artziniegarrak bihar -abenduak 31- 2021ari agur esateko. 10:00etan abiatuko dira frontoitik, eta 12:00etarako menditik jaisten egotea aurreikusi dute.
COVID-19a dela eta, ez dute ohiko hamaiketakoa prestatuko tontorrean, eta talde argazkirik ere ez dute egingo, segurtasun distantziak bermatzeko.
Kirol zita gehiago
Kirolak presentzia nabarmena du Aiaraldean urteko azken egunean. Mendizaleen ohiko igoerez gain, ‘Belatz’ erronka egongo da bihar arratsaldean, Laudioko Industriagunean barrena. Urduñan, aldiz, San Silvestre lasterketa egingo dute, 18:30ean Foru plazan.
Orozkoko duatloia, aldiz, bertan behera geratu da, pandemiaren ondorioz.