"Ez da erabaki erraza izan San Silvestreko duatloia bertan behera uztea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 23a, 12:00
Arrakasta handia duen ekimena da Orozkoko San Silvestre duatloia.

Orozkoko Txirrindularitza Elkarteak bertan behera utzi ditu Gabonetarako aurreikusitako ekintzak, San Silvestreko duatloia horien artean.

Ohar bidez adierazi du Orozkoko Txirrindulari Elkarteak hartutako erabakia. "Aurreko urteetan bezala, 2 jarduera genituen programatuta Orozkoko Udalak sustatutako Gabonetako egutegiaren barruan, kirola eta bereziki bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz", zehaztu dute. 

Pandemiak eskualdean emandako "astindua" medio erabaki dute ekintzarik ez antolatzea, "asko dira COVID-19aren ondorioz infektatuta edo konfinatuta dauden pertsonak". Zehazki,  Bizikleta Gela Pedagogikoa eta San Silvestre duatloia zituzten prestatuta, abenduaren 28an eta 31n egiteko, hurrenez hurren. 

Hori dela eta, "gogoz kontra" erabaki dute bizikleta ginkana eta duatloia ez egitea, "pertsonen kontzentrazioak ez sortzeko". Karlos Isusi elkarteko kideak Aiaraldea Komunikabideari aitortu dionez, "ez da izan erabaki erraza, baie uste dogu zentzuzkoa dala". 

Datorren urtean, baina, jarduerak errepikatzeko asmoa aitortu dute, ekintza horiek eta gehiago antolatzeko ilusioarekin. "Besarkada bat bidaltzeko aprobetxatzen dugu pandemiaren eraginpean dauden pertsona guztiei, eta errekuperazio arin bat opa diegu". 

Duatloiaren edizioak, iruditan

Hemen ikusi daitezke San Silvestre duatloiko aurreko edizioetako irudiak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide