Arratsalde erdian heldu da Korrika Artziniegara. Aiarako maldak atzean utzita, Artziniegako aldapei egin behar izan diete aurre partaideek. Irudi jendetsu bezain ikusgarriak utzi ditu Alde Zaharrean 22. Korrikak.
Arteko Gure Amaren eskolatik santutegira abiatu da gero, Korrikaren doinu eta erritmora. Handik Burgoseko mugara jo dute, ondoren Enkarterrietan murgiltzeko, ahalik eta Okondon Aiaraldea bigarrenez zapaldu arte.
Hiriska, Peña Tiburon, Ganzorrotz, Artziniegako Udala... eragile ugari izan dira Artziniegan ere Korrikaren lekuko.
Argazkiak: AEK