Playmobil erakusketa atondu dute Artziniega Museoan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 13a, 10:05

Abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai Artziniega Museoan Eusko Play elkarteak antolaturiko playmobil erakusketa. Jostailu ezagun horien ehunka pieza elkartu dituzte, eta Artziniega herriaren erreplika egin dute horrela, besteak beste.

Erakusketa berria inauguratu zuten iragan uztailaren 10ean Artziniegako museo etnografikoan: Hurrengo geltokia Artziniega. Euskal Poly elkarteak antolatuta, playmobil jostailu ezagunen erakusketa zabala atondu dute museoko erakusketa aretoetako batean.

Ehunka playmobil pieza elkartu dituzte, eta, besteak beste, Artziniega herriaren erreplika osatu dute. Erakusketa abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai, eta sarrera doakoa izango da.

Museoa zabalik

'Arciniega' abizenaren topaketarekin bat eginez, uztailaren 9an zabaldu zituen berriro ateak Artziniega Museoak. Astean zehar asteazken, ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Asteburuko ordutegia, aldiz, honakoa izango da: larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.

Bisitariek bisita gidatua eskatzeko aukera izango dute, 945 396210 telefonoan hitzordua eskatuta.

Zerbitzu berria esleituta

Udan bakarrik ez, Udalak 2025eko abenduaren 31ra arte esleitu du museoan bisita gidatuak eskaintzeko zerbitzua. "Esleipen horren ondoren, museo etnografikoak datozen hiru urte eta erdian irekita jarraituko duela bermatzen da, beste lau urtez jarraipena emateko konpromisoarekin" azaldu du tokiko erakundeak.

Aldundiko Kultura Sailaren ekarpen ekonomikoari esker, Artziniegako Udalak urteko aurrekontuan 55.000 euroko partida kontabilizatu du irekiera berria finantzatzeko. Administrazioaren gain egongo dira ere funtzionamendu, garbiketa eta mantenu gastuak, otsailean sinatutako akordioan jaso bezala:

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide