Hamar egun ekintzaz beteko dituzte Artziniegako Jaiek irailaren 2tik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 23a, 18:30

Aurten bonbona eta garrafa lasterketak itzuliko dira Artziniegako Alde Zaharrera./ Aiaraldea

Jai Batzordeak behin betiko egitaraua plazaratu du eta musikak, kirolak, gastronomiak eta dantzak hartuko dute protagonismo osoa irailaren 2tik irailaren 11ra bitartean.

Artziniegako Jai Batzordeak behin betiko egitaraua zabaldu du jadanik eta hamar eguneko proposamenaren nondik norakoak argitu ditu. Artziniegarrek ohiko eredua jarraitzen duen eskaintza zabala izango dute, zeinak uztartuko duen adin guztien nahiak -Umeen zein Nagusien Egunak egingo dira-, tradizio handiko jarduerekin -bonbona eta garrafa lasterketa, kronoeskalada, playback lehiaketa, Arteako landatik jaitsiera...- eta elkartzeko hitzordu ugarirekin -kontzertuak, bazkariak, kirol jarduerak...-.

Aurtengo pregoia Eneritz Ugarrizak, Marisa Fernandez Diegok eta Nuria Peral Lucasek irakurriko dute. Hirurek lan egiten dute herriko Osasun Zentroan eta irailaren 2an Goiko plazan, udaletxe zaharrean, hartuko dute hitza ospakizunei hasiera emateko.

Une horretatik aurrera, jaia, parranda, kirola eta gastronomia hiribilduko txoko ezberdinetatik sakabanatuko da. Hemen ikus dezakezue egitarau guztia:

Irailak 2, ostirala:

20:15 // Eraso sexisten aurkako gunea

20:30 // Zurrakapotea Goiko plazan

21:00 // Pregoia eta txupinazoa Goiko plazan

21:30 // Kalejira Orkresta elektrotxarangarekin

23:30 // Supercremalleras kontzertua

01:30 // Kulero eta galtzontzillo lasterketa

02:00 // Erruki erromeria

Irailak 3, larunbata:

12:00 // XIV. Pintxo Lehiaketa Goiko plazan

14:30 // Herri bazkaria frontoian

18:00 // Igel txapelketa frontoian

19:30 // Garrafoi eta bonbona lasterketa

22:00 // Playback lehiaketa

00:00 // Habana 537 kontzertua

02:00 // DJ Unai DBJ

Irailak 4, igandea:

10:00-15:00 // Motor erakusketa

18:00 // Iturritik Iturrira kronoeskalada

19:30 // Jotak Acordes taldearekin

21:00 // Berakatz zopa Artekalen

 

Irailak 5, astelehena: Gazte Eguna

12:00 // Gymkana kulturala

14:30 // Paella jana frontoian

16:30 // Joko zoroak

17:00 // Giza futbolina

19:00 // Kontzertua, Xuxurlari

22:30 // DJ Vithy

Irailak 6, asteartea:

17:00 // Multikirola Garai plazan

 

Irailak 7, asteazkena: Txikien Eguna

11:00 // Tabernaz taberna lasterketa Barrenkalen

11:30 // Txokolate jana frontoian

11:30-14:00 // Puzgarriak frontoian

14:30 // Bazkaria Arteko landan

16:00 // Mus txapelketa frontoian

17:00 // Diskofesta Txukulin Artekalen

18:30 // Apar festa eta Dunk Tank Artekalen

19:00 // Kontzertu gregoriarra Santutegian

 

Irailak 8, osteguna: Nagusien Eguna

12:00 // Meza santutegian

13:00 // Kalejira Basauriko Haize Doinu txistulariekin

14:30 // Bazkaria eta gero bingoa. Frontoian

19:00 // Los Cinco Bilbainos

 

Irailak 9, ostirala:

18:00 // Frontenis finalak

19:00 // Artzikirol finala

21:00 // Kuadrillen arteko afaria, Barrenkalen

21:30 // Otegiren kontzertua

23:30 // La Regaliz (La Raiz taldearen omenezko kontzertua)

01:30 // Kresala erromeria

Irailak 10, larunbata:

14:00 // Herri bazkaria Arteko landan

19:00 // Salbea Gure Amaren omenez

19:30 // Arteko landatik jaitsiera fanfarriarekin

21:30 // Eskupilota partidak

23:00 // Kontzertua, Don´t Panic

00:30 // Kontzertua, Mugan

02:00 // DJ Markel Calonge

 

Irailak 11, igandea: 

14:00 // Herri bazkaria Arteko landan

19:00 // Salbea Gure Amaren omenez

19:30 // Arteko landatik jaitsiera fanfarriarekin

21:30 // Eskupilota partidak

23:00 // Kontzertua, Don´t Panic

00:30 // Kontzertua, Mugan

02:00 // DJ Markel Calonge

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide