"Gora bizitza, gora Artziniega!" lemapean piztu dira berriro ere Artziniegako jaiak. Herriko osasun zentroko langileek izan dute lehen suziria pizteko ardura, "kalitatezko osasungintza publiko, unibertsal eta euskalduna" aldarrikatu duen pregoi hunkigarria irakurri ostean.
Aiaraldea Komunikabideak zuzenean eskaini du txupinazoa, eta hemen ikusi daiteke osorik:
Bi asteburuz luzatuko dira Artziniegako jaiak. Jai Batzordeak ekintzaz beteriko egunak antolatu ditu, adin guztietako herritarrentzat gozagarri.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, Izar Mendiguren Cosgaya eta Aitor Aspuru Saez