Larunbatean hiriko atea jendez bete zen gauean, Playback Lehiaketaren edizio berria ikusteko. Ikusle ugari batu ez ezik, aurreko urteetan baino talde gehiagok eman zuten izena, zortzi guztira. 'Arteko Gure Amako Santutegiko Abesbatza' taldeak irabazi zuen norgehiagoka, Sister Act filman oinarritutako koreografia eginda. Bigarrenek akelarrea antzeztu zuten eta hirugarrenak Goma Bi kuadrillako kideak izan ziren.