Sofia Erregina Sarietan izendatu dute berriro Jose Mari Pinto margolaria

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 10a, 14:56

Jose Mari Pinto iaz, Artziniegan duen tailerrean./ Aiaraldea

Artziniegan bizi den artistak bosgarren aldiz lortu du izendapena. Iaz bere semearekin batera hautatu zuten.

Sofia Erreginaren Sarien 58. edizioan hautatu dute berriro Jose Mari Pinto Rey margolaria, 180x180 zentimetroko kategorian, hain zuzen. A la luz de Selene lanarekin lortu du hori.

Berez, ez da lehenengo aldia sortzailearentzat, honekin bost aldiz izendatu baitute lehiaketa horretan. Iaz Mikel, bere semearekin, batera izan zen aukeratua eta ilusio berezia egin zion. Gainera, biak geratu omen dira saria irabazteko zorian, bozka bakarragatik ez baitzuten lortu.

Sari horren bultzatzailea Espainiako Margolari eta Eskultore elkartea da eta Sofia Erregina emerituak zuzentzen ditu, oro har, banaketa ekitaldiak, nahiz eta iaz ez egin.

Aiaraldea Komunikabideari aitortu moduan, Pinto ez da monarkikoa, baina ezustean bizi izan zuen erreginak duen jarrera sariari dagokionez: "Banan banan geratzen da parte hartzaile guztiekin obren inguruan solasten. Bestelako lehiaketetara agertzen diren ordezkari publikoek baino askoz interes gehiago duela demostratu dit niri. Zentzu horretan ,asko harritu nau erreginak".

Monarkikoa ez den arren, Artziniegan bizi den sortzaileak ezohiko harremana dauka Sofia Erregina emerituarekin, berak eman baitzion BMW Sariaren ohorezko domina. Aitortza hori 2014an jaso zuen eta bere izena eta lana zabaltzeko baliogarria izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide