Umeentzako jolasak egon ziren lehenbizi, eta tortilla patata dastatzea egin zuten handik gutxira. Iluntzean, aldiz, txokolea banatu zuten. Antolatzaileek esker bereziak eman zizkieten jakiak prestatu zituzten bizilagun guztiei.
Otegi arduratu zen jai osoa girotzeaz, teklatuko musikaz atondutako erromeriarekin. Horrez gain, ezohiko bisitariak ere izan zituen jaiak. Izan ere, asteburu honetan beste bi ekintza egin dira herrian: Karpy bizikleta martxa eta Peñista Eguna, eta bi ekimen horietako kideak ere aritu ziren Goiko plazako giroaz gozatzen.
Argazkiak: Xabi Zalbide, Inma Vivanco, Uxue Tome eta Joseba Vivanco