La Karpy txirrindularientzako ibilaldiak edizio berria izan du asteburuan Aiaraldean. Ostiralean Amurrion egon ziren txirrindularitza museoa bisitatzen eta larunbatean, aldiz, Artziniegako Alde Zaharreko Jaietan zein Peñista egunean aritu ziren txirrindulari klasikoak.
Azkenean, larunbatean 9:00etan Etnografia Museotik abiatu eta antzinako bizikletak, arropa eta autoak erakutsi zituzten errepidean barrena, tropel bitxia osatuta. Amaitzeko, bazkaria egin zuten indarrak berreskuratzeko.
Argazkiak: Miguel Martin eta Nagore Portillo