Eszenatokiz aldatu ziren atzo Artziniegako jaiak. Ehunka lagun igo ziren Arteko landara, kuadrilla zein familia giroan bazkaltzera. Bertan igaro zuten arratsaldean, zuhaitzen itzalpean, musika, elkarrizketak zein karta jokoak lagun. Euskal dantzen emanaldiaz gozatzeko aukera ere izan zuten, Gazte Berri taldearen eskutik.
Jarraian, Sama Siku fanfarreako kideak hasi ziren jotzen zelaian barrena, eta eurek girotu zuten herrira jaitsiera. Ohikoan bezala, herritarrek ura botatzea eskatu zieten bidean topatzen zituzten etxe eta pisuetako kideei, eta askok bukatu zuten blai eginda.
Gauean, aldiz, kontzertuak nagusitu ziren herrian, Duo Marshy bikote akustikoarekin, La Excavadora punk taldearekin eta Nonbait erromeriarekin.
Gaur amaituko dira Artziniegako jaiak. Hau izango da eguneko egitaraua:
- 11:30 Patata-tortilla eta Marmitako Txapelketa Goiko Plaza
- 11:00 Txirrindularitza lasterketaren XXIX. Saria Arteko Gure Ama
- 17:30 Herri kirol erakusketa Toñin Luengas Frontoia
- 18:00 Kuadrillen arteko herri kirolak Toñin Luengas Frontoia
- 19:00 Argazki lehiaketaren proiekzioa Goiko Plaza
- 20.00 Odoloste-jana Goiko Plaza
- 20:00 Erromeria Goiko Plaza
- 21:00 Interkuadrilla eta argazki lehiaketaren sari banaketa Goiko Plaza
- 22:00 Jaien amaiera traka Goiko Plaza