Artziniegako bizilagunek Alde Zaharreko kale estuetatik zabaldu dute euskararen aldeko aldarria. Lekukoa 6:40an iritsi da udalerrira, eta, goiz izan arren, dozenaka bizilagun atera dira kalera lasterketari ongi etorria ematera.
Hauek izan dira Artziniegako lekuko eramaileak:
- 2019. Km - Builaka
- 2020. Km - Artziniegako Txirrindulari Elkartea
- 2021. Km - Otsati Elkartea
- 2022. Km - Artziniega Museoa - Artziniega Parrokia
- 2023. Km - Eskola / Udala / Bel Edad Egoitza
- 2024. Km - Artziniegako EH Bildu
- 2025. Km - Ganzorrotz Mendi Taldea
- 2026. Km - Garabilla Landetxea
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, AEK eta Otsati Elkartea