Correoseko bulegoa ekainaren 28ra arte itxita egongo dela salatu du Artziniegako Udalak

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 16a, 10:00

Ostiralean itxi zuen bulegoa Correosek. / Artziniegako Udala

Ostiralean itxi zuten berriro eta Udalak bere kezka agertu du zerbitzu horren etorkizunari buruz.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Artziniegako Udalak ostiralean bertan jakinarazi zuen Correos enpresak berriro itxi duela herriko bulegoa ekainaren 28ra arte, egun hori barne. Tokiko erakundeak behin baino gehiagotan salatu du posta zerbitzu publikoarekin gertatzen ari dena.

Izan ere, postari batek erretiroa hartu zuenetik ez dute bere lanpostua bete eta, hori dela medio, geratzen den langileak baja hartzean ez dute bere hutsunea bete, maiatzean gertatu zen moduan.

Gauzak horrela, Udalak adierazi du kezkatuta dagoela zerbitzuaren etorkizuna eta bideragarritasuna dela eta: "Correosek ez die gure erreklamazioei erantzun, eta ez dugu ikusten egoera hori konpontzeko urratsik egiten denik".

Aldi berean, tokiko erakundeak proposatu die herritarrei euren kexak adierazteko  atencionalclientegrupocorreos@correos.com helbide elektronikoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide