Artziniegako hezkuntza komunitatea mobilizatu da gaur eta elkarretaratzea deitu du Udalak ostiralerako, zerbitzu publikoen gainbehera salatzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 17a, 16:20

Gaurko protestaren irudia.

Gaur goizean izan da elkarretaratzea Arteko Gure Ama Ikastetxean. Bere aldetik, Udalak elkarretaratzea deitu du Osakidetzan, eskola publikoan eta Correosen gertatzen ari dena salatzeko.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Elkarretaratzea egin dute gaur Arteko Gure Ama Eskolako komunitateko kideek, klasean sartu baino lehen. Ikastetxeko ikasleak, gurasoak eta langileak batu dira Hezkunza Sailaren erabakiaren kontra, hurrengo ikasturtean zuzendaritzako kudeaketa orduak murriztu nahi baititu.

Berez, zuzendaritza taldeak pasa den astean jakinarazi zuen dimititzeko prest dagoela Eusko Jaurlaritzak asmo horrekin jarraitzen badu, ikastetxeko kudeatzaileek argi baitute ez dutela aukerarik izango zerbitzu eta arreta egokia eskaintzeko.

Elkarretaratzea ostiralean

Gaurko protesta ez ezik, ostiralean ere deitu dute kontzentrazioa. Artziniegako Udala oso kezkatuta dago udalerriko oinarrizko zenbait zerbitzu publiko jasaten ari diren murrizketen ondorioz. Horregatik, elkarretaratzea egingo du ekainaren 21ean, ostiralean, udal pilotalekuan.

Izan ere, tokiko erakundeak salatu du osasun zentroaren ordutegia murriztuko duela Osakidetzak udan, eta eskola publikoaren gatazka ere aipatu du.

Azkenik, Correos zerbitzu publikoaren bulegoa itxita egongo da ekainaren 28ra bitartean eta Udalak behin baino gehiagotan bidali dizkio kexak enpresari, arazoak ohikoak bilakatu baitira postari batek erretiroa hartu eta gero.

Hori guztia aintzat hartuta egingo dute protesta ostiralean herrigunean, orain arte emandako urratsei jarraipena emanez (Correosekin harremaneran jartzea edota Hezkuntza Sailari bidaliko dioten mozioa onartzea, besteak beste).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide