Artziniegako Udaleko ordezkaritza bat Hezkuntza Sailarekin bildu da gaur herriko eskola publikoan sortu den egoeraren harira. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da kudeaketarako lanorduak murriztea zuzendaritza taldean eta horrek euren dimisioa eragin du, nahiz eta Hezkuntza Sailak ez duen onartu.
Gauzak horrela, tokiko erakundea eta Hezkuntzako arduradunak elkartu dira gaur, baina ez da aurrerapausorik egon. Joseba Vivanco alkateak azaldu du saileko arduradunek adierazi dutela zuzendaritzako kideak hobeto antolatu behar direla eta egoera berrira moldatu.
Udalak, bere aldetik, aipatu du orain Arteko Gure Ama Eskolako familiekin aztertuko dutela zer egin hemendik aurrera. Izan ere, mobilizazioak abiatu zituzten egoeraren jabe izan bezain pronto.