Erretes Tudelako San Roke baselizako teilatuko lanak amaitu dituzte uztailean. Hala adierazi du Artziniegako Udalak. Tokiko erakundeak zehaztu du 90.000 euro balio izan dutela obrek eta 60.000 euroko dirulaguntza jaso dutela Arabako Foru Aldundiaren aldetik.
Udalak azaldu du higizieinaren jabegoa berea dela eta etorkizunean eztabaidatuko duela Erretes Tudelako herritarrekin zein erabilera mota eman tokiari.
Esku hartzea 2022an gauzatu behar zen baina, Arabako Foru Aldundia dirurik gabe geratu zenez, 21.240,64 euroko laguntza baino ez zuen emango, 67.270,84 eurokoa aitortu arren. Gauzak horrela, obrak egikaritzeari uko egin zion Udalak, orain arte.
Halaber, aipatu behar da bai San Roke baselizan zein Erretes Tudelakoan lapurreta larriak gertatu direla azken urteetan.