Artziniegako Udalak gaur jakinarazi du ez dela argiztapenik egongo futbol zelaiko inguruetan. Izan ere, eremu hori argiztatzeko beharrezko kablea lapurtu dute. Alkateak adierazio dio Aiaraldea Komunikabideari 150 metroko tartean eraman dutela materiala eta atzo konturatu zirela horretaz.
Gauzak horrela, tokiko erakundeak ezingo du bermatu argi publikoa egongo denik eremu horretan kablea berriro jarri arte. Halaber, Udalak aurreratu du salaketa jarriko duela.
Berez, ez da lehen aldia leku publiko bateko metalezko elementuak lapurtzen dituztela gero saltzeko. Adibidez, Kexaako Santutegiko kanpaiak lapurtu zituzten 2017an, Basakoetxeko baseilakoa 2020an, eta Zedelikakoa 2023an. Artziniegan bertan iaz ere lapurreta gertatu zen udal igerilekuetan.