Aiarako Udalak laster lizitatuko du plaka fotovoltaikoen instalazioa Arteko Gure Amako Ikastetxean. Bi enpresa agertu dira prest parte hartzeko deialdian eta tokiko erakundeak espero du ahal bezain pronto egitea.
Guztira, 36.705,14 eurokoa izango da esku hartzearen aurrekontua eta jadanik Eusko Jaurlaritzak ziurtatu die 22.023,08 euroko dirulaguntza emango diela.
Halaber, Arabako Foru Aldundiaren babesa lortzea ere espero du tokiko erakundeak, baina oraindik ez dute zehaztu zenbatekoa.
Autokontsumorako azpiegitura hori batuko da orain arte jarritako sortara Orozkon, Amurrion eta Laudion.