Urtarrilaren 16an bildu ziren Artziniegan jaiak prestatzen hasteko. Joseba Vivanco alkateak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, asmoa da berehala jartzea hurrengo edizioa prestatzen.
Udalburuak aipatu du gazte berriak batu direla eta helburua dela jende horrek hartzea bere gain ospakizunen antolakuntza, "azken bi urteetan prestaketan izan direnen laguntzarekin".
Halaber, Vivancok azaldu du edozein kuadrillak edo elkartek aukera daukala udalarengana jotzeko jadanik egin dituzten ekintzen babesa eskatzeko edota egitasmo berriak abiatzeko. "Deialdi hau ez da herritarrek proposatu dezaten zer nahi duten, baizik eta norberak bere jarduera antolatzeko eta tokiko erakundearen laguntza eskatzeko, horretarako baitago jaien aurrekontua".