Irailaren 5etik 14 luzatuko dira Artziniegako jaiak. Urtero bezala, iraileko bi asteburu hartuko dituzte festek, baina asteko egun guztietan egongo dira jarduerak.
Egitarauari azken zertzeladak falta zaizkion arren, hezurdura nagusia aurreratu diote Jai batzordeko kideek Aiaraldea Komunikabideari. Aurreikusi zitekeen moduan, ez dira ohiko ekintza klasikoak faltako: playback txapelketa, kronoeskalada, bonbona eta garrafa lasterketa edota Arteko landako jaitsiera.
Musika eskaintza oparoa ere izango dute aurtengo jaietan. Hofe izango da oholtzara igoko den musikari ezagunena. Atarrabiako artistak irailaren 12an eskainiko du kontzertua, kuadrillen afariaren ostean. Horrez gain, beste hainbat talderen emanaldiak ere egongo dira jaietan: Zutik eta Oxabi erromeriena, Dardara Soinu Sistemarena edota Aura & Iraia eta Sorginen Iraultza DJena, besteak beste.
EGITARAU OSOA
Irailak 5, ostirala
19:30 // Elektrokutados elektrotxaranga
19:30 // Zurrakapotea
21:00 // Txupinazoa
21:30 // Elektrokutados elektrotxaranga
23:30 // Zutik erromeria
01:00 // Kulero lasterketa
02:00 // DJ Sorginen Iraultza
Irailak 6, larunbata
12:00 // Pintxo txapelketa
14:30 // Bazkari herrikoia
17:00 // Bola Txapelketa
17:00 // Igel-toka Txapelketa
19:00 // Bonbona Lasterketa
22:00 // Play-back Txapelketa
00:30 // DJ Remember
03:00 // Dardara Soinu Sistema
Irailak 7, igandea
12:30 // Eskupilota partidak
13:30 // Tabernaz taberna
18:00 // Kronoeskalada iturritik iturrira
19:30 // Etxebarria Aita-seme trikitilariak
19:30 // Berakatz zopa dastatzea
Irailak 8, astelehena: Haurren eguna
11:30 // Puzgarriak
14:30 // Haurren bazkaria
17:00 // Ikuskizuna
19:00 // Haurren Artzikirol finala
20:00 // Txokolate jana
Irailak 9, asteartea: Nagusi eguna
14:30 // Adinekoen bazkaria
16:00 // Bingoa
17:00 // Dantzaldia
Irailak 10, asteazkena
16:00 // Mus txapelketa
18:00 // Multiabentura
Irailak 11, osteguna: Gazte eguna
10:00 // Mendi martxa
13:00 // Kalejira
15:00 // Gazte bazkaria
17:00 // Joko herrikoiak
22:00 // DJ Vithy
Irailak 12, ostirala
17:30 // Frontenis finala
19:00 // Artzikirol finala
21:00 // Kuadrillen afaria
23:30 // Aldakan
Vital Fundazioak antolatuta
00:30 // Hofe
02:30 // DJ Aura & Iraia
Irailak 13, larunbata
14:00 // Bazkaria
Arteko landan
16:00 // Kutxen jolasa
Arteko landan
18:30 // Kuadrillen bajada
Arteko landatik jaisten
20:30 // Ikuskizuna
22:00 // Pilota Txapelketa
Toñin Luengas frontoian
23:00 // Hombres G taldearen tributu banda
01:00 // Kuadrillen jolasak
02:00 // Oxabi erromeria
Irailak 14, igandea
10:00 // Tortilla eta Marmitako Txapelketa
12:00 // Inbigu taldearen kontzertua
17:00 // Herri kirol erakustaldia
20:00 // Dantzaldia Otegirekin eta odoloste jana
21:00 // Interkuadrillas
Sari banaketa
22:30 // Jaien amaiera traka