Artziniegako jaietako ekintza ikonikoenaz gozatu dute gaur Goienkale kalea bete duten ehunka bizilagunek: garrafa eta bonbona lasterketaz, alegia. Goma Bi kuadrillak antolatuta, adin guztietako parte-hartzaileak elkartu ditu probak, eta lehia estua egon da jai-kuadrillen artean.
Bi asteburuz luzatuko dira Artziniegako jaiak. Agenda atalean kontsultatu daiteke egitaraua.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte