Artziniegako kuadrillek euren arteko herri kirol proba egin baino lehen, Arabako Lokotx Biltze eta Txinga Erute txapelketak lehiatu ziren.
Lokotx biltzea gizonezko kategorian izan zen eta Mikel Polancosek lortu zuen txapela. Bizindar taldeko kideak azken arnasara arte aritu zen aurrera eta atzera eta marka onena ezarri zuen.
Txinga erute modalitatea emakumezkoena izan zen eta Sara Jimenez de Aberasturik erakutsi zuen nagusitasun osoa. 30 iltzeko marka bikainaren ondoren, txapela jantzi zuen.
Artziniegako hiru kidek parte hartu zuten finalean, baina bestelako diziplinetan aritzen direnez ohikoan, euren emaitzek ez zituzten Jimenez de Aberasturirenak berdindu.
Horrez gain, harrijasotzaileek erakustaldia egin zuten proben artean.